Proiektuak

Hezkidetza Proiektua

ZER DA HEZKIDETZA?

Hezkidetza sexuen arteko berdintasunean eta diskriminazio ezan oinarritzen den hezkuntza da, genero estereotipoetatik kanpo egiten dena. Sexualitate guztiak aintzat hartzen ditu, identitateen aniztasuna onartuz eta zilegituz. Beraz, ikasleek askatasuna eta aukera izan beharko dute identitatearen auto-eraketa garatzeko.

Jaio garen mundu honetan, pertsonak sailkatu eta hierarkizatu egiten dira bere sexuaren arabera. Sistema patriarkalak pertsonok bi taldetan sailkatu gaitu gure sexu biologikoaren arabera: gizonak eta emakumeak. Bakoitzari bizi programa desberdinak eta genero identitate kolektiboak garatzera inposatu dizkigu gorputz batean jaoitzeagatik.  Oraindik oso orokortuta dago zenbait bereizgarri, interes, balore edo rol, sexu bati lotuago daudela besteari baino: estereotipo femeninoa ugalketarekin, pribatu-etxekoarekin eta zaintzarekin lotuta dago; talde maskulinoa, ordea, produkzioarekin eta publikoarekin. Horrela, ez da kasualitatea lanbideak estereotipo horien isla izatea: emakumezkoentzat erizaintza edota magisteritza bezalakoak eta gizonezkoentzat ingeniaritza edota enpresa zuzendaritza bezalako ogibideak.

Gaur egun, ez luke inork ukatuko emakume eta gizonezkoek eskubide berdinak ditugula; baina, era berean, genero estereotipoek baldintzatzen gaituzte gure eguneroko bizitzan.  Estereotipo hauen eraginez, neska eta mutilen sozializazio prozesua orokorrean ezberdina da. Ondorioz, genero estereotipoek gizaki bakoitzaren identitate pertsonala garatzeko oztopo larriak sorrarazten dituzte, eta zilegi egiten dituzte dominazio-sumisio harremanak (genero-indarkeriaren sorburu direnak).

ZERGATIK HEZKIDETZA PLANA INSTITUTOAN?

Gure Hezkuntza Proiektuan jasota dagoen bezala, institutoak, ikasleen arteko harremanak berdintasunetik sustatzeko konpromisoa du, hezkuntza ez sexistaren aldeko apustua eginez. Horretarako, curriculum guztietan zein arlo ez curricularrean genero ikuspegia txertatu beharko dugu, berdintasunean oinarritutako sozializazioa ziurtatzeko. Honek, nesken eta mutilen garapen pertsonala ahalbidetuko du, identitate propioaren eraikuntzan.

Hori dela eta, aurten dugun helburua, proiektua martxan jartzea izango da: alde batetik, institutoak bizi duen errealitatea aztertzeko eta hobeto ezagutzeko; eta bestetik, hezkuntza-komunitatean eragin eta aldaketa esanguratsua lortzeko, genero-indarkeriarekin loturiko hezkidetza, berdintasuna eta prebentzioa landuz.

BIDEOAK

Maite Alonso & Lucia Torrealdai #EskolaAbian Hezkidetza Plana aurkezten

Jostailuek ez dutegenerorik

Aizu, futbola guztiontzat da

Saskibaloian jolasten

ERLAZIONATUTAKO ALBISTEAK

IKASTETXEKO PROIEKTUAK

MINAS BHI

Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

Kontaktua

  • null
    IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
  • null
    Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 14etara
  • null
    944 287 813

Saila

MINAS BHI

Minas BHI ikastetxearen jatorria Lanbide Heziketarako eskola bat da: 1967an Barakaldon eta gure eskualdean industriarako eta meatzaritzarako profesionalen prestakuntzaren premiari erantzuteko inauguratu zuten meatzaritza eta siderometalurgia espezialitateari abiatuta; Nicolás Larburu Arrizabalaga jauna fundatzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen.

Kontaktua

  • null
    IES Minas BHI. La Bondad kalea, 28 48902 San Vicente de Barakaldo BIZKAIA
  • null
    Ordutegia Astelehenetik ostiralera: 9etatik 14etara
  • null
    944 287 813

Saila

IES Minas BHI © 2020

  • null
    IES Minas BHI.
    La Bondad kalea, 28
    48902 San Vicente de Barakaldo
    BIZKAIA